Egonaldiak eta ikasturteak Estatu Batuetan

Shape Image One
Egonaldiak eta ikasturteak Estatu Batuetan

Egonaldiak Estatu Batuetan, udan 4 astez

Familian murgiltzeko programak:

4 aste kirol-, kultura- eta aisialdi-jardueraz beteak. Ekainaren amaieratik uztailaren amaierara.

Bizi familia amerikar batekin eta gozatu haren kulturaz. Programa honetan, Estatu Batuen Independentziaren Eguna ospatuko duzu.

Programa ezin hobea da ingelesa hobetu nahi duten ikasle helduentzat. Norbanakoentzat nahiz taldeentzat diseinatuta dago, eta jarduerak ikaslearen beharren arabera presta daitezke.

Nerabeen murgiltzea, 6 edo 9 hilabetez, hainbat Estatutan.

Erronka akademikoa eta murgiltze kulturala, beste mundu bat, beste kultura bat eta zeure burua ezagutzen lagunduko dizutenak.

Programa honek institutu amerikar batean ikasteko aukera emango dizu, eta bertan instalazio akademiko eta kirol-instalazio modernoak izango dituzu eskura. Familia batekin edo egoitza batean bizi ahal izango zara, seihileko batean edo ikasturte osoan.

Study, Go and Explore the World enpresarekin elkarlanean ari gara


Estatu Batuetako egonaldiei eta ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.